| AUTOZ IRITSI

Geltokitik edo autobidetik iritsi

Haraustako biribilgunean (la Négresse), Kennedy etorbidea hartu, ostalaritza lizeo aitzinetik pasa eta hiriaren erdialdera buruz joan.
Zuzen jarraitu (2km). Saltokiak eta San Martin elizako hilerria pasa.
Errepideko hirugarren suaren ondotik, ezkerreko aldean, Espainiako karrika hartu.
Autoa karrikan aparkatu (aparkalekua urririk).
Villa Natacha etxea 50 metrotan dago, ezkerreko aldean, parkearen gibelean.

Hiriaren erdialdetik iritsi

Foch etorbidea hartu, beti zuzen.
Gare du Midi, baratze publiko eta Plaza Berri aitzinetik pasa.
Bigarren zirkulazio argian, eskuin aldean, Espainiako karrika hartu.
Autoa karrikan aparkatu (aparkalekua urririk).
Villa Natacha etxea 50 metrotan dago, ezkerreko aldean, parkearen gibelean.

Aireportutik iritsi

Aireportuko biribilgunean, Borde d’André karrika hartu (hondakindegiaren eta Pôle emploi artean).
Lehen suan, eskuin aldera joan, eta gero berehala ezker aldera, Sabaou etorbidetik.
Lehen biribilgunean, zuzen jarraitu.
Ondoko biribilgunean, bigarren irteera hartu, San Martin elizara buruz.
Sura heltzean, ezker aldera joan.
Hurrengo suan, bidegurutzea zeharkatu; Espainiako karrikan zaude.
Autoa karrikan aparkatu (aparkalekua urririk).
Villa Natacha etxea 50 metrotan dago, ezkerreko aldean, parkearen gibelean.


| AUTOBUSEZ IRITSI

Chronoplus 8. ibilbidea (Baionako geltokia - Bidarte)

"Saint Martin" geldilekuan jaitsi.
Foch etorbidea hartu, 100m (hiriaren erdialdetik urrunduz).
Espainiako karrika eskuin aldeko bigarrena da.
Villa Natacha etxea 50 metrotan dago, ezkerreko aldean, parkearen gibelean.

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016