Hiriaren berriak | 2017/04/10

Musika, bere forma guzietan

Musika_%20bere%20forma%20guzietan

Maiatzaren 12tik 16erat, "Les beaux jours de la musique" festibala iraganen da Biarritzen. Bigarren edizioa da aurtengoa, eta sorpresaz beterik dator. Zuzendaritza artistikoa: Thomas Valverde

"Les Beaux Jours" jaialdia 2016ko maiatzean iragan zen lehen aldiz, eta zinez osoa izan zen: Karine Deshayes-en boz miragarria Bachen motet liluragarriekin juntatu zen, eta Chucho Valdés pianistaren trebetasunak Ravelen kuartetoarekin bat egin zuen.

2017an, musika guziak elkartzeko xede berarekin itzultzen gara, barrokotik jazzera, eta aurten, Labèque ahizpak sorlekura itzuliko dira, programa ezin biziagoa emateko, festibala haiek irekiko baitute, pianoa, perkusioak eta dantza uztarturik. Eta jaialdia bururatzeko, Thibault Cauvin pianista izarrak Vivaldiren kontzertuak emanen ditu, Baionako eta euskal kostaldeko eskualdeko orkestrako sokek lagundurik, usaian pilotarako baliatzen den gune berezian!

Bien artean, kontratenor bikain batek Mozart eta Rossini kantatuko ditu, jazz hirukote batek Django Reinhardt omenduko du eta biolontxelo/kora bikote poetikoak kontinenteak eta etiketak gaindituko ditu!

5 kontzertuko programa ederra gure kultura mestizoen irudikoa izanen da, ikus-entzule guziendako.

Ikus egitaraua euskaraz hemen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr


La%20maison%20du%20Surf

Hiriaren berriak | 2016/07/12

La maison du Surf

Uda honetan, Biarritzeko hiriak Maison du Surf (Surfaren Etxea) deskubritzea proposatzen dizue. Euskaldunen Kostako bainuetxearen bihotzean kokatzen den espazio hau surfaren kulturari zuzentzen da.

irakur


Hiriaren berriak | 2016/07/12

BIG Festibalak handiago ikusten du

Bere 8. edizioarentzat, BIG Festibaleko ekipak Miala enpresako Antoine Caudron produktorea eta Eurockéennes-eko Christian Allex programatzailearekin lan egiten du. Garapen horrek festibala handitzeko xedea erakusten du. 2016eko programazioa nazioarteko taldeei zuzentzen da, dudarik gabe.

irakur

Hiriaren berriak | 2016/06/02

Antolamendu obretaz puntua egiteko

Bainuetxeko atariaren antolamendua Maiatzaren 23tik ekainaren 13ra, Prince de Galles hiribidean, bainuetxeko atariaren antolatzeko obrak eginen dira. Autoen aparkatzea debekatua izanen da. Espaloien antolamendua Maiatzaren 23tik ekainaren 17ra, Jean Jaurès karrikan, espaloien antolamendu obrak i...

irakur

Hiriaren berriak | 2016/06/01

Lehengo Biarritze famatua

Ekainaren 2tik 5era, Biarritzeko hiriak denboran gibelera eginen du 20. hamarkadako axolagabekeria eta bainu oporleku honetan garai hura markartu zuten pertsonalitateak berpizteko. Bigarren edizio honen kari, Biarritz Années Folles festibalak ikusgarriei eta kultur topaketei lekua eginen die berriz.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016