Euskararen berriak | 2017/10/20

90 Ahobizi eta 12 Belarriprest. Eta zu ?

90%20Ahobizi%20eta%2012%20Belarriprest.%20Eta%20zu%20?

10 egunez, jadanik 102 pertsonek eman dute izena azaroaren 27tik abenduaren 3rat iraganen den BAM! dinamikan. Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan euskararen presentzia indartzea eta 450 hiztunen hizkuntza ohiturak aldatzea da helburua.

Abiatze ederra ezagutu du BAM dinamikak:

- 102 izen emate.

- Perfila: %88 Ahobizi - %12 Belarriprest.

- Lan & Bizi: %50,5 Baiona - %13,5 Miarritze – %9 Angelu - %27 Beste.

- Adinak: Belaunaldi guzietako jendea.

Asteburu huntako desafioa

Astearteko prentsaurrekoa aitzin, 150era iristea arrunt posible da. Bakoitzak egiten badu bere ingurukoa konbentzitzeko indarra, lortuko dugu. Beraz asteburu euritsu hori baliatu izen emate inprimakia betetzeko.

Datozen hitz orduak

Urriaren 24a, asteartea – KALOSTRAPE (Baiona):

10:00 > 11:00 INFORMAZIO BILKURA

11:00 > 11:45 PRENTSAURREKO MASIBOA

Azaroaren 6a, asteartea – GAU ESKOLA (Baiona)

17:30 > 19:00 PRESTATZAILE IZATEKO FORMAKUNTZA.

Azaroaren 7a, asteartea – MGKE TIVOLI ETXEA (Angelu)

18:00 > 19:00 TXAPA ETA MATERIALAREN BANAKETA.

19:00 > 20:00 INFORMAZIO BILKURA: Izen emateak – Prestaketa saioak – Asteko egitaraua – Lurrama…

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/01/05

Euskararen adierazle sistema plantan

Euaksararen adierazle sistema (EAS) euskararen egoeraren inguruko informazioa biltzen duen tresna berritzaile bat da. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek sustatu dute proiektua.

irakur

Euskararen berriak | 2018/01/05

Bi tailer dinamiko Biarritzeko mediatekan

Irakurkluba eta idaztailerrak hilabetean behin aldizkatuz elkartzen dira Biarritzeko mediatekan. Hilabeteko hirugarren ostegun guziz, 18etatik goiti, euskara eta euskal literaturaz amorratuak direnak modu dinamiko batean elkartzen dira. Tailer horiek integratzeko baldintza bakarrak: euskaraduna izatea eta euskara gustukoa izatea!

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016