Euskararen berriak | 2017/09/18

Hirugarren asteko programa

Hirugarren%20asteko%20programa

Aste kargatua izanen da euskaraz bizitzea maite dutenentzat. Hainbat hobe, eguzkia gure artean izanen kanpoko aktibitateez gozatu ahal izateko.

Irailaren 19a, asteartea // BIARRITZ 21:00 Le Royal

EUSKARA MUNDUAN

Nola liteke bere lurretan milioi bat hiztun dituen hizkuntza, munduko 50 herritan presente izatea? Dokumental horretan, adin eta profil ezberdineko euskal hiztunen testigantza hunkigarriak biltzeko, Iñigo Asensiok munduaren itzulia egin du.

Proiekzioa eta egilearekin solasaldia.

Prezioa: 6,50€. Korima Films (2016) - 75mn. Frantsesezko azpitituluekin.

Irailaren 20a, asteazkena // BIARRITZ 12:00 Itsas Argi ikastola

BERTSO ESKOLAREN ATE IREKITZEAK

Asteazken guziz, Bertso eskola bat proposatua da Biarritzeko ikastolaren egoitzan. Zatoz doinu, errima eta hitzekin jostatzen ikastera.

Irailaren 20a, asteazkena // BAIONA 12:30 Ansoteko ordokia

BAKEA ETA BI HITZ

12:30 Piknika

13:30 Haurrekin momentu goxo bat partekatzeko, Baionako Mediatekak euskarazko irakur toki bat proposatzen du.

15:30 Ipuin irakurraldia, Joseba Martin Ayalaren ahotik. (60mn)

Irailaren 21a, osteguna // BIARRITZ 18:00 Arrantzale etxola

ARNO & PINTXO

Harri batez bi xori: tokiko mozkinekin pintxoak egiten eta arnoak dastatzen ikasteko tailer bikoitza.

Irailaren 22a, ostirala // BIARRITZ 10:00 Marion aintzira

IBILALDI BERDEA ETA PEDAGOGIKOA

FAL kolegioko ikasle elebidunek eta hiriko baratzezainek Marion aintziraren bisita berezi batera gomita luzatzen dizuete. Oinetakoak jantzi eta zatoz fauna eta floraren edertasuna eta aniztasuna deskubritzera. Ikasiko duzun guziarekin, ez duzu berriz sekulan aintziraren itzulia berdin eginen.

Irailaren 23a, larunbata // BAIONA 11:00 Lakarra plaza

BAIONAN KANTUZ

Euskal kantuzaleen hilabeteko topaketa, Baionan.

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Irailaren 23a, larunbata // BIARRITZ 15:00 Marion aintzira

EUSKARA FAMILIAN ETA LAGUNEKIN

Marion aintziran, gune zoragarrian, euskararen aldeko herri besta eder bat.

Euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna.

9:00 Muntaketa

12:30 Bazkaria laguntzaile, artista eta lagunartean.

14:00 Ate irekitzeak! Eskalada pareta, puzgarriak, egurrezko jokoak, bizikletak, makillatzea…

14:30 Tailerrak: txalaparta, sukalaritza…

15:00 Sofro kontzertua

16:00 Askaria

16:30 AMARRAINA ikusgarria

17:00 Euskara iniziazioa

17:30 Herri jokoak

18:00 Zirko tailerra

18:30 Zintzur bustitzea eskainia. MUTXIKOAK

19:00 BAB KANTUZ

Triki, txaranga eta performantzia!

Egun osoan: talo, txipiroiak, ostatua, izozkiak, bixkotxak

21:00 Mizanbu gaztetxea

BILAU + ALTXATU

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<

Irailaren 24a, igandea // ANGELU 10:00 Quintaou merkatua

ANGELU KANTUZ. Euskara plazara jalgiaraziz, Angeluko euskal kantuzale guziek merkatu egun hori animatuko dute.

EUSKARA ESKAINIZ. Mintzalasai kari, merkatuko saltzaile euskaldunek beren bezeroei euskal hiztegi txikiak banatuko dizkiete.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2017/10/17

EUSKAL HITZORDUAK #2

Gaurko eta atzoko euskal dantzaren erakuslehio den hitz orduaren 2. edizioa proposatuko du Malandain Ballet Biarritzek. Bidelagun andan dute egitasmo huntan: Gipuzkoako foru aldundia, Herri elkargoa, Lurrama eta Euskal Kultur Erakundea.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016