Euskararen berriak | 2017/09/11

Bigarren asteko egitaraua

Bigarren%20asteko%20egitaraua

Lasai hasi bazen ere, bigarren astea mugimendutsua izanen da: surf iniziazioa, arte martzialak, lerra kirolak, xiberotar dantza... Euskaraz mintza, euskaraz mugi!

Irailaren 12a, asteartea

BAIONA 17:00 B. Etxepare lizeoa

#artemartzialak #iniziazioa

YOSEKAN BUDOAREN DESKUBRITZE SAIOA

Sartzetik goiti, astearte eta ostiraletan, Amets elkarteak osoki euskaraz emanen diren Yosekan budo kurtsoak proposatuko ditu. Zatozte eskaintza egokitu eta aberats horren deskubritzera (prestaketa fisikoa, borroka, aiki…).

Irailaren 14a, osteguna

BAIONA 20:45 Atalante

#zinekontzertu #proiekzioa

EL MAYORAZGO DE BASTERRETXE

Thierry Biscary kantariak eta Ana Belén Garcia pianistak euskal filmotekako film muturik zaharrenetakoaren emanaldia musikan lagunduko dute.

Esperientziak aho zabalik utziko zaituzte! Ondotik, bi artistekin eleketan hartzeko parada izanen duzue.

Pintxo aperitifa 19:30etatik goiti.

Prezioak: 8€ / 6€

Irailaren 15a, ostirala

BIARRITZ 18:00 La Milady

#surfa #lehenirakaspenak

GURASO-HAUR ARTEKO SURF KLASEA

Urera jauzi egizue astea ongi bukatzeko: zure haurrarekin surfean aritzen ikasiz (5 urtetik goiti). Euskara ez dakitenentzat, seme-alabek berek eginen dute itzulpena.

Zure tokia erreserbatu.

Irailaren 16a, larunbata

BAIONA 10:30 Oihana ikastola

#aisialdiak #xiberotardantza

XIBEROKO DANTZA KLASEEN ATE IREKITZEAK

Haur eta helduei zuzendutako klaseak, euskaraz.

Irailaren 16a, larunbata

BAIONA 11:00 B. Etxepare lizeoa

#irakaskuntza #estreinaldia

ETXEPARE LIZEOAREN ESTREINALDIA

Irailaren 16a, larunbata

BAIONA 15:00 Harresiak

#ondarea #jokoakfamilian

HARRESIAK HARTZERA

Ondarearen egunen kari, modu ludiko batean, Baionako harresien ezagutzera jin zaitezte.

15:00 Joko ibiltaria, familian eta euskaraz. Iban Regnier gida-mintzalariak lagundurik (7 urtetik goiti).

Hitz ordua Baionako Turismo Bulegoan, Euskaldunen plazan.

17:30 Oreka zirko elkarteak harresietan barna zirko tailer bat proposatzen du.

Irailaren 16a, larunbata

ANGELU 20:30 Quintaou gela

ANGELU OHOLTZAN

#kultura #ikusgarria

Dantza eta musika ikuskizuna.

Prezioa: 10 €

Irailaren 16a, larunbata

BAIONA 21:00 Mousserolles

#kultura #kontzertua

HARRI(IHES)IAK KALAKAN

Ingurumen guziz liluragarrian, Kalakan talde mitikoaren kontzertua.

Irailaren 17a, igandea

ANGELU 10:00 – 19:00 La barre

#kirola #besta

GLISSEGUNA

Lerra kirolen pestaren 15. edizioa. Egun osoan zehar: Surf, Skate Skimboard & trotineta, Yoga, Yoseikan budo irakaspenak. Hip hop eta free running erakustaldiak. Kontzertuak, haurrentzako jokoak.

Jateko eta edateko.

SEASKA – ANGELUKO IKASTOLA

Irailaren 17a, igandea

BIARRITZ 10:00 eta 15:30 - Bellevue kasinoa

#kultura #bisitagidatua

ARRUE ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA

“Ramiro Arrue (1892-1971) abangoardiaren eta tradizioaren artean”. Hau da Biarritzeko hiriak antolatzen duen erakusketa handiaren izenburua. Izan ere, aurkeztuak diren 150 obrei esker, margolariaren bilakaeraren erakusketa eder bat antolatu du. Céline Mirhail-Arrosagarayen ahotik eta Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsolariek komentaturik, euskarazko bisita gidatua.

Toki mugatuak. Prezio bakarra: 5€.

BIARRITZEKO HIRIA – MILAKOLORE – BERTSULARIEN LAGUNAK

Irailaren 17a, igandea

BIARRITZ 17:00 Bellevue plaza

#dantzabertsu #ikusgarri

BANAKO & BERTSU BATTLE

Maitaldia festibala kari antolatutako Banako battle bero batean, dantzari trebeak norgehiagoka ariko dira. Bi bertsolariek dantzarien arteko desafioa umorez jantziko dute.

BIARRITZ CULTURE – MARITZULI

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

10%20egun%20aitzin_%20arrakasta%20ederra%20biltzen%20ari%20da%20BAM!%20dinamika

Euskararen berriak | 2017/11/17

10 egun aitzin, arrakasta ederra biltzen ari da BAM! dinamika

Azaroaren 27tik abenduaren 3rat, astelehenetik igandera, Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuko ehunka hiztunek hartuko dute haien hizkuntza ohiturak publikoki aldatzeko engaiamendua. Irailaren 26an aurkeztu zen publikoki dinamika herritar, berritzaile eta kolektibo hori, Europako hizkuntzen egunaren karietara. 450 hiztun mobilizatzea zen xedea, eta 650 baino gehiagok izena emana du.

irakur



Euskararen berriak | 2017/11/14

Zinegin Hazparnen

2017ko azaroaren 16tik 19ra, Zinegin festibalaren 6. edizioa iraganen da Hazparnen. Dokumentalak, animazioak, fikzioak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

irakur

Euskararen berriak | 2017/11/14

Lankidetza berria

Eusko Jaurlaritzak eta Nouvelle Aquitaine Eskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2016ko urtarrilean.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016