Euskararen berriak | 2017/07/18

Kontzertu berezi eta atipikoa

Kontzertu%20berezi%20eta%20atipikoa

Atabalek bere itzuliarekin jarraitzen du. Ezagunak diren lekuak beste begirada batekin (berriz) deskubritzea eta Atabaletik kanpo ezohiko formulak eskaintzea da xedea. 2016an, Biarritzeko Ozeanoaren Hiriaren kanpoaldean eta teilatuan ibili ondoan, aurten, lehen aldiz, eraikinaren barnealde zoragarrian izango dira.

LOW ROAR

LOW ROAR Biarritzera itzuliko da. Nehor ez bezalako taldeak kontzertu bikaina emanen du. 2015ean, Atabalen jo zuelarik, kontzertu ahaztezina eskaini zuen. Azken bost urteetan bildu dugun zartakorik handienetako bat izan zen, segurki.

2011n "Low Roar" eta 2014an "0" disko paregabeak argitaratu ondoan, Ryan Karazija buru duen taldea "Once in a Long, Long While" hirugarren diskoarekin dator. Inoiz baino poetikoagoa eta gogo eramaileagoa.

LUMI

Jakinean ez den jendeak Lumi taldearen hizkuntza mistikotzat joko du. Lumik poesia (musika) erromantikoa berriz hartzen eta definitzen du. 2014an sortutako elektropop bikotea da. Nahia Zubeldiak (gitarra elektrikoa, ahotsa) eta Manu Matthysek (makinak) osatzen dute taldea. Lumiren doinuek urez beste alderako bidaia batean murgiltzen gaituzte.

Makinen modernitatea eta gure jatorria bezain zaharrak diren hizkuntzan abestutako hitzak buruz buru eman ordez elkartzen eta bateratzen ditu Lumik. Hala, Lumi taldeak sorginen gisara arrunt xarmatzen gaitu.

Urriaren 20an, ostiralez, 20:30.

Info+: http://atabal-biarritz.fr/

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2017/10/17

EUSKAL HITZORDUAK #2

Gaurko eta atzoko euskal dantzaren erakuslehio den hitz orduaren 2. edizioa proposatuko du Malandain Ballet Biarritzek. Bidelagun andan dute egitasmo huntan: Gipuzkoako foru aldundia, Herri elkargoa, Lurrama eta Euskal Kultur Erakundea.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016