Euskararen berriak | 2017/04/25

Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa

Euskal%20etnopoloaren%20estreinako%20kolokioa

EKEk eta Pariseko EHESS Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa maiatzaren 19an iraganen da, ostiralez, 9:00etatik 17:00etara Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertuko dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. Eguna denei irekia da.

Euskal etnopoloa sortu berri da, ikerketa-ekintza gai berezi batekin: ondarearen eta sorkuntzaren arteko lotura, dantzaren, kantuaren, musikaren eta hizkuntzaren alorretan. Etnopolo honen lehen asmoa zera da: euskal kulturaren eta sorkuntzaren egunerokotasunean ondarea nola berriz baliatua izaten ahal den ikertzea. Ondare horren ezagutza funtsezko erronka da beraz. Ezagutza desmartxa horretan, numerikoa ezinbestekoa da, kultura edukiak publiko zabalaren, baina ere kultura munduko eragileen gana helarazteko.

Kolokioa hiru saioren inguruan antolatua izanen da. Goizeko bietan, baliabide numerikoen gaia eskaintzaren eta eskaeraren ikuspuntutik aipatua izanen da. Arratsaldekoan aldiz, sareko ondare numerikoaren eta sorkuntzaren arteko harremana jorratuko da.

Iturria & Info+: http://www.eke.eus

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2017/07/18

Kontzertu berezi eta atipikoa

Atabalek bere itzuliarekin jarraitzen du. Ezagunak diren lekuak beste begirada batekin (berriz) deskubritzea eta Atabaletik kanpo ezohiko formulak eskaintzea da xedea. 2016an, Biarritzeko Ozeanoaren Hiriaren kanpoaldean eta teilatuan ibili ondoan, aurten, lehen aldiz, eraikinaren barnealde zoragarrian izango dira.

irakur

Euskararen berriak | 2017/06/30

Euskabareta iruditan

Iragan apirilean, murgiltze eredua proposatzen duten Biarritzeko 4 egiturek beren indarrak batu zituzten euskara ardatz duen kabareta baten antolatzeko. Korrika kulturalaren baitan, Atabal aretoa bete zuten.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016