Euskararen berriak | 2016/11/29

Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa abian

Donostian iraganen den Foroan, nazioartean erreferente izango den idazkia aurkeztuko da.

Europan 24 hizkuntza ofizial daude, eta, horiez gain, Europar Batasunean 90 "eskualde-hizkuntza" edo "hizkuntza gutxitu" daude. UNESCOren datuen arabera, 30 hizkuntza inguru galtzeko arriskuan daude (Report on Endangered European languages and Linguistic Diversity in the European Union 2013), eta Europar Batasuneko 50 milioi pertsona inguruk, bertako biztanleen % 10ek, eskualdeko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzte. Gaur egun, hizkuntza-komunitate eta pertsona horiek ez dituzte hizkuntza-eskubideak bermatuak.

Horren harira, UNESCO Etxeak, Donostia-San Sebastián 2016 Fundazioarekin elkarlanean, Hizkuntza Aniztasunaren Europako Foroa antolatu du. Donostian egingo da, abenduaren 15ean eta 16an, eta Europako gizarte zibileko eragileak, erakundeak eta adituak bilduko ditu; baita ikerketa eta kulturaren munduko erakundeak eta gobernu-erakundeak ere. Bertan, Europako hizkuntza gutxituen garapenean eragiten duten alderdiei buruz hausnartuko eta eztabaidatuko dute.

Helburua da eskala handiko aukera bat sortzea, estrategia zehatzei buruzko akordioak ezartzeko eta horien bitartez arriskuan dauden hizkuntzak biziberritu eta normalizatu ahal izateko. Sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu nahi da, baita Europako partaidetza-maila ezberdinen artekoa ere: erakunde sozialak, ikerketa- eta kultura-eragileak, eta gobernu-erakundeak (estatuaz azpikoak, estatukoak, Europakoak eta aldeaniztunak).

Halaber, Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroan hizkuntza-aniztasunari kalte egiten dioten eta hizkuntza ez-hegemonikoek hiztunak galtzea eragiten duten jarrera eta diskurtsoei buruz ere arituko dira, kontuan izanda hizkuntza-eskubideak norbanakoen eta beren komunitateen oinarrizko eskubideak direla.

Info+: http://www.donostiaforum.eu/ & http://protokoloa.eus/fr/

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr


Euskal%20etnopoloaren%20estreinako%20kolokioa

Euskararen berriak | 2017/04/25

Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa

EKEk eta Pariseko EHESS Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa maiatzaren 19an iraganen da, ostiralez, 9:00etatik 17:00etara Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertuko dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. Eguna denei irekia da.

irakur


Euskararen berriak | 2017/04/25

Booktrailer lehiaketa

Euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta ERROBIko Euskara eta Kultur zerbitzuek Booktrailer lehiaketa bat antolatu dute.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016