Euskararen berriak | 2018/06/12

Euskararen munduak: indar-guneak eta erronkak - Euskal Etnopoloaren 2. jardunaldiak

Euskararen%20munduak:%20indar-guneak%20eta%20erronkak%20-%20Euskal%20Etnopoloaren%202.%20jardunaldiak

Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen dizuete. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da heldu den ekainaren 29an, Baionako Gaztelu Berrian.

Hizkuntzak ez dira komunikazio tresna soilak. Munduan izateko manera bat eskaintzen dute, mundua ulertzeko moduak, historia, nortasuna. Euskararen indar guneak aztertzerakoan, bertze hizkuntza gutxituenak ere aztertzen ditugu, mundu eleanitz baten onurak azpimarratuz.

Euskal hiztun komunitateak gaur arteraino heltzeko, estrategiak plantan ezarri ditu, mundua euskaraz bizitzen segitzeko (Sanchez Carrion, "Txepetx", 1987). Gaur egun, diglosia prozesua aurrera doalarik, baina egin den lana baloratuz ere, zein dira euskararen indar-guneak?

Hizkuntzaren erabileraren argazki bat sortuko du kolokioak, memento honetako errealitatearen indar batzuk aztertuz, desafioak eta erronkak marraztuz.

Mintzaldiak euskaraz, bapateko itzulpena frantsesez. Urririk eta deneri irekia.

Egitaraua

9:00-9:30: Harrera, kafea

9:30-9:40: Kolokioaren irekitzea

9:40-12:30: Euskara ikerketa eta irakaskuntzan

Moderatzailea: Urtzi Etxeberria, IKER-eko zuzendaria

• 9:40-10:10: Hizkuntza guttituak munduan: egoerak eta perspektibak - Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide

• 10:10-10:40: Euskararen egoera diasporan - Etxepare Euskal Institutoko kide bat

• 10:40-11:10: Euskara euskaldunon gogoan: zientzia kognitiboaren begirada - Itziar Laka, Hizkuntzalaria, EHU-ko katedraduna, Gogo elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria

• 11:10-11:30: Kafe pausa

• 11:30-12:00: Ikasleak euskaraz eskolatzen ari garen une honetan, zer hizkuntza mota sortzen ari gara? - Jon Casenave, irakasle eta ikerlaria Bordeaux Montaigne Unibertsitatean eta IKER-en, eta Itziar Idiazabal, irakaslea EHU-n eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide

• 12:00-12:30: Euskaltzaindia eta hizkuntzaren estandarizazioa - Mintzalaria zehaztekoa

12:30-14:00: Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira)

14:00-16:20: Euskararen erabilera eta nortasuna

Moderatzailea: Karine Etxeberri, doktoregai antropologia sozialan (EHESS)

• 14:00-14:30: Hiztunak plazan! - Viviane Ithurssary, Mintzalasai, BAM elkarteak eta Jenofa Berhokoirigoin, Euskaraldia

• 14:30-15:00: Komunikabideak, herria batzeko, euskararen bidez - Eneko Bidegain, irakaslea Mondragon Unibertsitatean, kazetaria, idazlea

• 15:00-15:20: Kafe pausa

• 15:20-15:50: Euskalgintza eta feminismoa: bidaikidetza oparo posible bat - Lorea Agirre, kazetaria, kultur antropologian masterduna, EHUko feminismoa eta genero berdintasuneko doktore gaia, Jakin aldizkariko zuzendaria

• 15:50-16:20: Hizkuntza eta nortasuna: gune hegemoniko linguistikoak - Jon Sarasua, irakasle eta ikertzailea Mondragon Unibertsitatean, bertsolaria, Garabide elkarteko kidea

16:20-16:30: Kolokioaren bukaera

Iturria eta xehetasunak

• Euskal kultur erakundea

• Kontaktua: 05 59 93 25 25 - karine.etxeberri@eke.eus edo lekumberri@eke.eus

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr


Haurtzaindegi%20euskaldunak%2020%20urte!

Euskararen berriak | 2018/06/08

Haurtzaindegi euskaldunak 20 urte!

1997an ireki zen Ipar Euskal Herriko lehen haurtzaindegi euskalduna Miarritzen. 0-3 urte bitarteko haurren harrera osoki euskaraz proposatzen zuen lehen egitura izan zen. 20 urte berantago, lagun, familia, haur eta euskaltzale guziak gomit dira proiektu eder honen ospatzeko.

irakur


Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016