Euskararen berriak | 2018/05/31

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

Euskal%20idazle%20egonaldia%20Abbadiako%20eremuan:%202018ko%20deialdia

Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 19a.

Tokia: Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia

Datak: 2018ko urria eta azaroa bitartean

Iraupena: lau aste

Artistari eman beka: 1000 euro

Artistaren aterbetzea

Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da lau asterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, "Nekatoenea" deitzen den etxean.

Ekoizpen eta balorazio baldintzak

Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu:

1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean

Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.

2- Ikasle gazteekin jarduera bat: 12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana.

Iturria eta info+: https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskal-idazle-egonaldia-abbadiako-eremuan-2018ko-deialdia?set_language=eu

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/06/08

Haurtzaindegi euskaldunak 20 urte!

1997an ireki zen Ipar Euskal Herriko lehen haurtzaindegi euskalduna Miarritzen. 0-3 urte bitarteko haurren harrera osoki euskaraz proposatzen zuen lehen egitura izan zen. 20 urte berantago, lagun, familia, haur eta euskaltzale guziak gomit dira proiektu eder honen ospatzeko.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016