Euskararen berriak | 2018/05/31

Baionako Irakur!zaleak

Baionako%20Irakur!zaleak

Irakurtzeko plazera partekatzen duen talde hau hilabetero biltzen da liburu berri bati buruz hitz egiteko.

Irakur!zaleak taldearen helburuetarik bat euskarazko liburu gehiago irakurtzea da, eta ondotik obrari buruz eztabaidatzea.

Argi uzten dute ez dela ez euskarazko klase bat, eta ezta literatura-klase bat ere. Hitzorduaren aurretik finkatutako liburua irakurtzen dute kideek, eta elkartzen direnean batek liburua aurkezten du, eta ondotik bakoitzak bere iritzia ematen du giro informal batean.

Aurten ipuinak lantzea erabaki dute, eta horretarako Euskal Herri osoko idazleen lanak tartekatuko dituzte.

Hurrengo hitzordua Mamitxula ostatuan dute, ekainaren 5ean, 18:15ean, Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburuko 3 ipuin aipatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/06/08

Haurtzaindegi euskaldunak 20 urte!

1997an ireki zen Ipar Euskal Herriko lehen haurtzaindegi euskalduna Miarritzen. 0-3 urte bitarteko haurren harrera osoki euskaraz proposatzen zuen lehen egitura izan zen. 20 urte berantago, lagun, familia, haur eta euskaltzale guziak gomit dira proiektu eder honen ospatzeko.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016