Euskararen berriak | 2018/05/24

Liburu elebidun berria haur eta gurasoentzat

Salgai%20da%20argitaletxearen%20web-orrian.
Salgai da argitaletxearen web-orrian.

“Enea da! C’est le mien!” da Matahami argitaletxearen liburu berria.

Bidarteko argitaletxe honen berezitasuna haurrentzako liburuak argitaratzen dituela da, bi hizkuntzetan. Beraz, liburua irekitzean, ezkerreko orrialdea euskaraz dugu eta eskuinekoa frantsesez.

Modu horretako argitalpenak egitea Ipar Euskal Herriko euskararen egoerarekin lotua da. Geroz eta haur gehiagok ikasten dute euskara eskolan, hiru sailetako batean; baina guraso asko erdaldunak dira. Argitaletxe honi esker, gurasoek seme-alaben euskarazko liburuak uler ditzakete.

“Enea da! C’est le mien!” azken liburua Louison Nielmanek idatzi du, Nathalie Janer marrazkilariarekin eta Nahia Zubeldia itzultzailearekin batera, eta partekatzeari buruzkoa da. Beraz, hizkuntzen pedagogia egiteaz gain, balore ederrak irakasteko parada ematen du!

Info+: https://www.matahami.com/

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/06/08

Haurtzaindegi euskaldunak 20 urte!

1997an ireki zen Ipar Euskal Herriko lehen haurtzaindegi euskalduna Miarritzen. 0-3 urte bitarteko haurren harrera osoki euskaraz proposatzen zuen lehen egitura izan zen. 20 urte berantago, lagun, familia, haur eta euskaltzale guziak gomit dira proiektu eder honen ospatzeko.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016