Euskararen berriak | 2018/04/04

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Gazteluma%20literatur%20sorkuntzarako%20burtsa%202018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Bi urtetarik behin antolatua da "Gazteluma" beka. 3.000 euroko dirutza emanen zaio epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari.

Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuinbilduma) egiteko xedeak aurkez litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo idazlan batetik moldatuak ez direnak.

Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero.

Idazlanaren egitasmoa 2018ko urriaren 15eko helbide honetara igorri beharko da: Elkar argitaletxea - X. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa - San Andres plaza - 64100 Baiona.

Info+: www.eke.eus

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/06/08

Haurtzaindegi euskaldunak 20 urte!

1997an ireki zen Ipar Euskal Herriko lehen haurtzaindegi euskalduna Miarritzen. 0-3 urte bitarteko haurren harrera osoki euskaraz proposatzen zuen lehen egitura izan zen. 20 urte berantago, lagun, familia, haur eta euskaltzale guziak gomit dira proiektu eder honen ospatzeko.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016