Euskararen berriak | 2018/02/02

BAM! Eta orain zer?

BAM!%20Eta%20orain%20zer?

Iaz, 806 hiztun mobilizatu genituen Lapurdiko zonalde erdaldunenean, dirurik gabe, denborarik gabe, baliabiderik gabe. Baina elkarrekin eta motibaturik urrun joan gaitezkeela konbentziturik.

6 hilabetetako dinamikaren eta 7 eguneko desafioaren bilduma idatzi dute antolaketa lanetan ibilitakoek. Gertatu dena hobeki ezagutzeko eta Ahobizi eta Belarripresten bizipenak ezagutzeko dokumentu interesgarria da. Beste hiri eta herrietan hedatzeko ere baliagarria izan daitekeelakoan idatzia izan da.

Hemen deskarga daiteke. Edo https://www.mintzalasai.eus/dokumentuak atarian.

Eta orain zer?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3rat, 11 egunez Euskal Herri osoan milaka eta milaka AHOBIZI eta BELARRIPREST mobilizatuko dira. Barkoxetik Barakaldora, Miarritzetik Baigorrira, Izuratik Gasteizera, Azkainetik Azpeitiara. Aktibazio sozialaren urtea izanen da.

1998an, Bai Euskararik EHko estadioen agerraldiarekin euskararen aldeko oldar handia abiatu zuen. 20 urte berantago, Euskaraldiak erabilera eta ahalduntzea ardatz duen mobilizazio handia dakar.

Martxoaren 3an, 10:00etan Luhuson:

Ipar Euskal Herriko dinamikaren abiatze masiboa.

Informazioa - Herrien izen emateak - Argazki erraldoia. Zatozte!

Txapa soinean, irria ezpainetan eta euskara ahoan.

Segi pixkor, baikor eta burugogor!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/04/25

Mathieu Ospital - Julien Arbeletche / David Etcheto - Bixintxo Bilbao. Esku Huskako desafio handia Ohakoaren alde

2018ko Apirilaren 30an, Biarritzeko Mazon frontoian, 18etan esku huskako desafio handia. Mathieu Ospital eta Julien Arbeletche, biarriztarra, David Etcheto eta Bixintxo Bilbaoren kontra arituko dira. Ohakoa, euskarazko elkarte haurzaindegiak 20urteak ospatuko ditu. Sortu denetik, hauzaindegia beti Bibi Beaurivage auzoan egon da. Hala nola, Bibi Beaurivage besten koadroan eta, urtemuga eder honen kari, besta komiteak elkarte herritarra sustengatu nahi izan du. Sartzea urririk. Emana izane

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016