Euskararen berriak | 2018/02/01

BOPB kluba euskararen alde engaiatzen da

Brusque%20lehendakaria%20eta%20Veunac%20auzapeza_%20Lucu%20jokalariarekin
Brusque lehendakaria eta Veunac auzapeza, Lucu jokalariarekin

2018ko urtarrilaren 31an, Michel Veunac auzapez jaunak ordezkatzen duen Miarritzeko herriko etxeak eta Nicolas Brusque Biarritz Olympique Pays Basque klubeko lehendakariak lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Idazki horrek bi elementu nagusi jorratzea du xede: euskararen erabilera azkartzea egituraren barne bizian bai eta ere euskal kulturaren agerian ematea bere animazio politikaren baitan.

BOPB Euskal Herrian errotutako eta hedapen zabala duen kluba da. Desmartxa horren bidez, bere posizionamendua azkartu nahi izan izan du. Hainbat neurri obratuko ditu ondoko egunetan: animazio elebiduna mikroan partida garaian, euskararen txertatzea komunikazio euskarri batzuetan, agente eta jokalari batzuen euskara iniziazioa edo euskal artisten programazioa Miarritzeko partidetan.

Herriko etxeko euskara zerbitzuak eta Maialen ETCHEVERRY bere kontseilari delegatuak izanen dute kluba zeregin guze hauetan laguntzeko ardura. Aitzin-hitzarmen hori 6 hilabeteko epearentzat izenpetua izan da. Datorren sasoiari begira, hasitako lan hau sakonduko da eta beste eragile instituzionalak batuko dira besteak beste.

Izenpedura horrek garrantzia berezia hartzen du euskal derbya egun batzuen buruan iraganen dela eta. Herriko etxea eta BOPB klubak euskararen biziberritzean haien ekarpena egiteko nahikeria berresten du, euskararen presentzia bizitza sozialean eta berezikiago kirol munduan azkartuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/04/25

Mathieu Ospital - Julien Arbeletche / David Etcheto - Bixintxo Bilbao. Esku Huskako desafio handia Ohakoaren alde

2018ko Apirilaren 30an, Biarritzeko Mazon frontoian, 18etan esku huskako desafio handia. Mathieu Ospital eta Julien Arbeletche, biarriztarra, David Etcheto eta Bixintxo Bilbaoren kontra arituko dira. Ohakoa, euskarazko elkarte haurzaindegiak 20urteak ospatuko ditu. Sortu denetik, hauzaindegia beti Bibi Beaurivage auzoan egon da. Hala nola, Bibi Beaurivage besten koadroan eta, urtemuga eder honen kari, besta komiteak elkarte herritarra sustengatu nahi izan du. Sartzea urririk. Emana izane

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016