Euskararen berriak | 2017/12/18
Le Royal zinegelan euskararen inguruko gaualdia !
Urtarrilaren 9an, 20:30tan, euskararen gaua Le Royal zinegelan. "Faire La parole" Eugène Green-en filmaren proiekzioa izanen da. Gauladia animatzeko, trikitixak eta eztabaidak ere izanen dira.
Gaualdia musikan hasiko da trikitixa talde batekin (Elixabet Dufour, Marko Pichot eta Julie Mary trikitixan eta panderoan).
Faire la parole, Eugène Green-en filmaren proiekzioa antzin, eztabaida bat izanen da, Ana Imaz, filmaren protagonista batekin.
Proiekzioaren landa, Biarritz eta inguruko gazte batzuek hitz hartuko dute, euskararekin dute harremanaz eta grinaz mintzatzeko.
Zatozte pertsonalitate atipiko horiekin trukatzera!
Eztabaida euskaraz, bateko itzulpenarekin, Biarritzeko hiriko euskara zerbitzuarekin partaidetzan.
Urtarrilaren 2tik tokiak erosten ahal dira Royal-en.
Info +:05 59 24 45 62