Euskararen berriak | 2017/12/13

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala

Argazkia%20:%20www.bertsozale.eus
Argazkia : www.bertsozale.eus

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 17an iraganen da Barakaldoko BEC aretoan. Hauek dira bertan arituko diren zortzi bertsulariak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta duela lau urte txapela jantzi zuen Amets Arzallus hendaiarra. Saioa goizeko 11:00etan hasiko da. Euskal Telebistak eta bertsoa.eus web atariak zuzenean eskainiko dute.

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasi zen Baigorrin. Denetan 43 bertsulari lehiatu dira lurralde ezberdinetan iragan diren bertsu saioetan.

Iturria eta info+: https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskal-herriko-bertsulari-txapelketa-nagusiaren-finala?set_language=eu

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/04/05

Euskarazko idaztailerra

2018ko apirilaren 19an ostegunarekin, 18etan, euskaraz idazteko hitzordu bat izanen da Biarritzeko mediatekan. Juan Karlos Lopez Mugartza, olerkaria eta idazleak du tailerra animatuko.

irakur

Euskararen berriak | 2018/04/04

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016