Euskararen berriak | 2018/04/25

Mathieu Ospital - Julien Arbeletche / David Etcheto - Bixintxo Bilbao. Esku Huskako desafio handia Ohakoaren alde

Mathieu%20Ospital%20-%20Julien%20Arbeletche%20/%20David%20Etcheto%20-%20Bixintxo%20Bilbao.%20Esku%20Huskako%20desafio%20handia%20Ohakoaren%20alde

2018ko Apirilaren 30an, Biarritzeko Mazon frontoian, 18etan esku huskako desafio handia. Mathieu Ospital eta Julien Arbeletche, biarriztarra, David Etcheto eta Bixintxo Bilbaoren kontra arituko dira. Ohakoa, euskarazko elkarte haurzaindegiak 20urteak ospatuko ditu. Sortu denetik, hauzaindegia beti Bibi Beaurivage auzoan egon da. Hala nola, Bibi Beaurivage besten koadroan eta, urtemuga eder honen kari, besta komiteak elkarte herritarra sustengatu nahi izan du. Sartzea urririk. Emana izane

Ohakoa, lehen euskarazko hauzaindegia orain dela 20 urte ideki zen.

Elkarte haurzaindegi tipi honek 20 leku ditu eta 2 hilabete et’erdi eta 4 urte arteko haurrak errezibitzen ditu.

Harrera euskaraz egiten da, murgiltze sisteman (burasoak euskaradunak izan ala ez) eta lehetasunez Biarritzen bizi diren haurrei idekia da.

Biarritzeko herriko etxea, CAF eta kontseilu Orokorrak Ohakoa sustengatzen dute, EEP-k ere bai, bainan haurrei eta euskarari zuzentzen dieten ekimen soziala eta kulturala ongi eramaten segitzeko oraindik laguntza behar du.

Haurzaindegiaren 20 urteen kari, Bibi beaurivageko besta komiteak auzoko elkartegintzatik heldu den ekintza herritar eder hori sustengatu nahi izan du.

Bibi auzoan pilotaren tradizioarekin berriz lotu nahian, Ohakoaren aldeko hitzordu partitibo eder hori eskaintzen dute.

Apirilaren 30an, astelehenarekin, 18etan, Esku Huskako partida, sekulan ez ikusia.

Mathieu Ospital eta Julien Arbeletche, David Etcheto eta Bixintxo Bilbaokontra.

Mathieu Ospital, esperantzazko munduko txapelduna eta Elite pro 2018 finalista da.

Julien Arbeletche, gibelari amatur hoberena, plazako txapelduna tituluan.

David Etcheto, 2017ko Plazako frantziako txapelduna eta Bixintxo Bilbao, belaunaldi berriko profesionaletako heberenetako bat, 2017 >Elite pro txapelduna.

Ostatuko etekina eta bolondatean emana izanen den guzia Ohakoaren 20 urteentzako izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr



Euskararen berriak | 2018/04/05

Euskarazko idaztailerra

2018ko apirilaren 19an ostegunarekin, 18etan, euskaraz idazteko hitzordu bat izanen da Biarritzeko mediatekan. Juan Karlos Lopez Mugartza, olerkaria eta idazleak du tailerra animatuko.

irakur

Euskararen berriak | 2018/04/04

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

irakur

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Hilabetean behin, herriko euskara zerbitzuak e-mezu bidez informazio freskoak bidaltzen dizkizu, euskaraz, frantsesez edo elebidunez, zuk hauta!

Gure argitalpenak zuzenki etxean eta urririk errezibitzeko, ez ahantz zure helbide postala ematea.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

BIARRITZEKO HERRIKO ETXEA – Euskara zerbitzua, Villa Natacha – Espainiako karrika, 110 - 64200 BIARRITZ | 05 59 41 57 54 – 06 16 71 06 31 | Non gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016